XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain Katalunian tokatzen zitzaidan, baina nik nahiago dut hemen, gustorago egoten naiz.

Bihar bertan alde egin behar dut, eta ze pena ematen didan! ez dakit zergatik maite zaiztuztedan hainbeste!.

Herrian interes asko duela esaten du Petrak, lan asko eginda, baina ondo bizi izan direla: segan egin, behiak zaindu... gurea horixe izan da, lana besterik ez.

Orain herrian ez dago ezer, behiak eta pekotza besterik ez.

Maria Santosek 88 urte ditu, Soriako Pandelaguakoa da eta herrira oporretan bakarrik eramaten dute nahitaez hemen egon beharra daukat, herrian neure etxean hobeto egongo nintzatekeen arren.

Herrian alabaren bat banu, bertan egongo nintzateke beti, beste modutan.

Hitz horietan tristura ageri da eta isilunea apurtzeko, Honek ere besteok gabiltzan moduan ibili behar, etxe batetik bestera esaten du albotik Isidorak.

Isidorak 100 urte ditu, eta berau da mondrauetarrik zaharrena, urte erdi mondragoen eta beste erdi alabaren etxean Salamancan egiten duena.

Petrari ere tristura handia ematen dio maletatxoa prestatu beharrak, beste etxe batera joatea tokatzen zaiola entzuten duenean, baina zer egingo diogu?.

Simonak hiru urte daramatza Mondrauen, eta Salamancakoa da, nik hemen kale hau besterik ez dut ezagutzen, bestela kotxean erabiltzen naute eta.

Ondo bizi izaten da hemen, zer esango dizut... jaten ematen diguten lekuan, ondo.

Lagunok elkartu eta pasiatu egiten dugu, edozein eguraldi egiten duela ere.

Herrira joatea ere gustatzen zait, baina hemen egon behar dudala jakinda, gustora egoten naiz.

Zenbat urte dituen galdetu eta gutxi erantzuten du, 82 bakarrik.

Gaur falta diren lagunen izenean, kexu bat ere atera nahi du elkarrizketan, Kale honetan (Udalpe kalean) aterpean egoteko banku bakarra dugu, eta ez gara kabitzen.

ORAINGO BIZIMODUA

Umearoa eta gaztaroa lanean gogoratzen dituzte, baina orain ondo gaude esaten dute etsita han eta hemen gauza bera egiten dugu, ofizio bera han eta hemen: jan, edan eta lo.

Isidorarentzat hemengo egonaldiko gauzarik bereziena omenaldia izaten da, lora-sorta ematen diote urtero.

Maria Santos jubilatuetara joaten da egunero, jokuan egiten ikustera, berak ez du egiten eta, guk beste modu baten jokatzen genuen, baina gustora egoten da, lagun ditu las vascas deitzen dituenak.

Petrak ere oso atsegin ditu bere bihotzeko euskaldunak, herrian dudan koinata batek ez dit sinisten hemen gustora egoten naizenik eta erretratu hau erakusten diodanean, esango diot, egia da ala ez da?

Euskal Herrian zehar ikusi dituen bazterrak kontatzeko gogoa du Petrak:

Itsasoa ikusi nuen hondartzara joan nintzenean eta belaunetaraino sartu ere egin nintzen eta ez zidan beldurrik eman.

Eta barkuak..., bakailo usaina zegoen han.

Amabirjina ikustera eraman zutenekoa, hemengo lurraren aberatsa. . . aipatzen ditu;

DESPEDIDAKOA

Ez dute inorako presarik, eta konfidantza hartu eta gero, gustora ari dira barriketan; antzinako kontuak gogoratzen dituzte erretratuan irteteko soinekoak lixatu eta ileak orrazten dituzten bitartean.

Gaztetan ere ez zitzaizkiola erretratoak gustatzen esaten dit Maria Santosek; Isidora ohituta dago, telebistan ere atera ninduten.

Simonak lotsarik gabe begiratzen dio kamarari, eta Petrak, sonbreroa albora okertuz, bere herriko bertso moduko batzuk kantatzen ditu:

Por tu puerta voy pasando / ya te voy llamando reina / y te traigo una corona / de claveles y azucenas.

Eskerrikasko artean agurtu, eta gustora hartzen da gonbidapena: nahi duzunean etorri, gu hemen egongo gara.

Etxerik etxe ibili beharra tristea da; baina zer egingo diogu?

Kaleko bankuak ordezkatzen du euren herriko etxeko ataria.